lunes, 20 de abril de 2015

9. Calvo Soteloren gobernua

9. Calvo Soteloren gobernua


Calvo Sotelo hilda
Calvo soteloren gobernua bakarrik urte bat iraundu zuen. Calvo Soteloren gobernua, ez zen UCD alderdiaren barneko arazo politiko eta liskar-giro gero eta larriagoak saihesteko gauza izan.Calvo Soteloren gobernua ez zen gauza izan PSOErekin kanpo politika espainiarra adosteko. Haren lanak ez zuen itzal handirik izan: Alderdiko krisia eta gizartearen tentsio egoera estatu kolpea zela eta gertatu zena.Zeregin garrantzitsuenak: Autonomia prozesua arautu (PSOErekin adostua izan zen) Dibortzioaren legea (PSOEren babesarekin), Espainia
Calvo Sotelo eta Adolfo Suaréz hitz egiten
NATOn sartzea, nahiz eta ezkerreko alderdien presioa oso handia izan hori saihesteko (1981ean sinatu zen atxikimendua, oraindik ez erabatekoa, egitura militarretik kanpo geratu baitzen), 1981etik 1982ra bitartean UCD erabat desegin zen. Suárezek berak Zentro Demokratiko et Soziala (CDS) sortu zuen 1982ko abuztuan. Calvo Sotelo, babesik gabe geratuta, Gorteak desegin eta legegintzarako hauteskundeak antolatu zituen, urriaren 28rako. Horietan, zeharo aldatu zen Espainiako egoera politikoa, PSOEk gehiengo osoz irabazi eta gero. Felipe Gonzálezen garaipenarekin bukatutzat eman daiteke Trantzisio prozesua, Frankismoan zehar ilegala, oposizioan eta jazarria izan zen alderdian Espainiako gobernuan zegoelako

8. Otsailaren 23ko estatu-kolpea

8. Otsailaren 23ko estatu-kolpea

Tejero Estatu kolpea ematen
Ekonomia eta estatu arazoak zeuden hamarkada honetan eta E.T.A eta GRAPO-ren aurkako borroken emaitzak oso eskasak izan ziren. Otsailaren hasieran, UCDko biltzar batean, Leopoldo Calvo Sotelo Suárezen presidenteordea izango zena hautatu zuten ondorengo presidente bezala. Otsailaren 23an, presidente berriaren inbestidura-ekitaldia egiten ari zirela, hainbat guardia zibil Diputatuen Kongresuan sartu ziren indarrez eta armadako kide batzuk ere sartu ziren. Tejero teniente koronela zen haien buruzagia Estatu kolpe bat egitea saiatu egin zen. Honek, atzera pausu bat suposatzen zuen eta gobernua eta subiranotasun nazionalaren ordezkari guztiak bahitu zituzten ordu batzuk Tejero Espainia guztiaren begirada izan zen ez zutelako nahi bueltatzea Francorekin bizi izan zuten dikatadurara. Bitartean, Valentzian, Milans del Bosch kapitain jeneralak gerra-gurdiak atera zituen kalera, gerra-egoera aldarrikatzen baina erregeak, jakin ondoren buruzagi militarrak leialak zitzaizkiola, herritarrei , telebistaz, zuzendi zitzaien estatu kolpea gaitzesteko eta gertaera honen gatik ia Espainia osoa Konstituzioaren alde agertu ziren eta kolpe militarraren protagonistak atxilotu, auzipetu eta kondenatu zituzten.

7. Suárezen gobernuen bukaera

7. Suárezen gobernuen bukaera

UCD aldediak urtetik urtera, indar politikoa galtzen zegoen eta hori garbi geratu zen hauteskundeetan 1979ko hauteskundeetan. Hainbat arazo larriri egin zieten aurre, ekonomia-krisia: gaizkiagotuz joan zen.Zergatiak:Petrolioaren prezioaren igoera, atzerriko inbertsiak gutxitzea eta enpresak ixtea. Honako hau, ondorio asko ekarri zituen batik bat langabezia eta honekin lan gatazkak handitu ziren, egiazko soldatu txikituz joan zen eta lan baldintzak txartu ziren.Autonomia prozesua Espainiako eskualdeen eskaerek (eskumen gehiago), UCDren barruko tirabirak areagotu zituzten eta Estatuaren batasuna arriskuan zegoela uste zuten batzuek
Suaréz dimisioa aurkeztu zuenean. 
Terrorismoa, gora egiten jarraitzen zuen. Presoen birgizarte politikarekin ETA politiko-militarra desegin zen, baina ETAko gainerakoek aurrera jarraitu zuten. Suárezen egoera gero eta ahulagoa zen eta modu pertsonalistan jokatzea leporatu zioten. 1980an PSOEK zentsura-mozioa urkeztu zuen eta, nahiz eta aurrera egin ez, Felipe González zeharo indartsu atera zen eta presidentea, zeharo ahul. 1981eko urtarrilaren 29an dimisioa eman zuen.

6. TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

6. TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

Gizarte asaldura handia 1976an izan zen grebak, autonomia eta askatasunaren aldeko manifelstaldi jendetsuak egon ziren eta gazteizko martxoak 3an gertatu zena talka asko egin zuen mundu osoan baina batez ere, Euskal Herrian, Gasteizen gertatu zelako eta gertaera hauek izan ziren historian gogorrenak eta gehien zapaldu zituztenak langileei eta beraien eskubideei. Karlisten arteko istilu asko gertatu ziren, istuluak Montejurran nafarroan gertatu ziren karlisten arteko istilu hauek.Oposizioak sindikatu eta alderdien legeztatzea, hauteskunde askeak eta amnistia orokor bat eskatzen zituzten.Aldi berean ETAk gero eta ekintza gehiago egiten zituen militarren eta guardia zibilen kontra, errepresio bortitz bat eragiteko eta, horrela, gizartearen babesa lortzeko. 1977ko hauteskundeetan irabazi eta gero, Suárezen helburua Katalunia eta Euskadiren eskariei erantzutea zen. Euskadirekiko arazoa handiagoa zen, hainbat faktoreengatik:
Gasteizeko errepresioa Franco hil zenetik bost hilabete geroago
Euskal Herriko muga geografikoak zirela eta, autogobernuaren eskumenak, nazionalismoaren simbologia, nazionalistek konstituzioari emandako ezetza, hasieran gobernuak ezetz esan zion estatuari, baina azkenean Gernikan sinatu egin zen. ETAren terrorismoa gero eta gogorragoa egin zen eta gero eta jende gehiago hiltzen zuten.Suárezek erabakiak hartu zituen egoera lasaitzeko asmoz: amnistia, preso zeuden buruzagi terroristak erbestera eta ikuriñaren legalizazioa.
 Eusko Kontseilu Nagusia eta Estatutu proiektua 1978ko urtarrilan sortu zen, Euskadiko Estatutua izango zena eta eskumen nahiz transferentzia autonomikoak prestatzeko.Alderdien ordezkariek osatzen zutenn EAJkoak eta PSOEkoak, alderdi huek gehienak izan ziren.Urte hartako abenduan Konstituzio berria bozkatu zen erreferendum bidez eta EAJ abstentzioaren alde agertu zen eta beste alderdi batzuk, Konstituzioari “ez” esatearen alde.Abstentzioa nagusi izan zen erreferendumean: Bizkaian %55, Gipuzkoan %56 eta Araban %46. Bozkatu zutenen artean %69k Konstituzioaren alde egin zuten. 1979ko martxoan hauteskunde orokorrak egin ziren, eta hurrengo hilean, udal hauteskundeak. Horietan, boto abertzalea izan
zen nagusi eta horregatik estatutua lortzeko negoziazioak areagotu egin ziren, uztailaz gero batez ere.Hilabete horietan EAJren buru Carlos Garaikoetxea eta Espainiako presidente Adolfo Suárez maiz bildu ziren eta Gernikako Estatutua izan zen elkarrizketa horien emaitza.1979ko urriaren 25ean egin zen hura onartzeko ala baztertzeko erreferenduma.Aliantza Popularra (AP, gaurko PP) eta Herri Batasuna (ezker abertzalea) izan ziren horren Estatutuaren kontra agertu zirenak eta beste alderdi guztiak horren alde.Herritarren % 60k hartu zuen parte erreferendumean, eta Estatutuaren alde egin zuen nabarmen (% 90ek “bai” esan zuen).Handik gutxira, Eusko Jaurlaritzaren erbestealdiaren amaiera gisa, Leizaola lehendakaria Euskadira itzuli zen.
Gernikako Estatutuaren ezaugarriak:Gerra Zibilan zehar izan zenaren antzekoa, Euskal nortasuna nazionalitate bat bezala hartzen da, Estatuaren barneko Autonomia Erkidego bat izanda.Nafarroaren balizko sarrera Euskadin onartzen da, Eskumenak ordena publikoan, hezkuntzan, osasunean eta Ogasunean, kontzertu ekonomikoak berrezarriz, 1980ko martxoan lehen autonomia-hauteskundeak egin ziren eta EAJ izan zen garaile.Hala eratu zen demokraziako lehen Eusko Jaurlaritza.Ordutik, EAJk gobernatu zuen EAEn, 2009. urtera arte, non PSOEk eta PPk gobernua eratu zuten.2012ko hauteskundeetan berriro EAJ agertu zen garaile, lehendakari Iñigo Urkullu bihurtuz, egungoa dena

5. UCDren GOBERNUA: Moncloako Itunak

5. UCDren GOBERNUA: Moncloako Itunak

Gobernuak eta alderdi politikoen ordezkariek sinatzen Ituna
1977ko urriaren 25ean sinatu zen Gobernuak eta alderdi politikoen ordezkariek. Ere, Espainiako talde politiko garrantzitsuenek ere parte hartu zuten. 70 urteetako krisiaren ondorioak hasi zelako pairatzen Espainian.Ekonomian helburu batzuk zituzten eta hauek egin ziren zuzentzeko inflazioa eta zorrak
Aldizkari batean Moncloako ituna azaltzen
murrizteko, Soldatak izoztu eta lan merkatu berritzeko ituna izan zen, Espainiako ekonomiaren erreforma eta zuzentze prozesuaren abiapuntua izan ziren. Erreforma fiskalak egin zituzten Moncloako itunean.Gizarte-segurantzaren eta enpresa publikoen funtzionamendua hobetu zuten itun honetan eta gobernua.Emaitza: itun horietan gizarte eta lan asaldura murriztu zituzten.

jueves, 16 de abril de 2015

4. 1978ko konstituzioa

4. 1978ko konstituzioa


1978ko Konstituzioa
1978ko konstituzioa Espainiako legediko arau gorena da, espainiako trantsizioan izan zen demokrazia aurrera eramanteko pausu handi bat eta eskubideak Espainiako biztanleria berrezkuratzeko. Abenduaren 6an onartu zen erreferendumean, % 88k baietz esan eta gero.Euskadiren antzinako errebindikazio batzuk onartzen zituen eta foruen kontrako legeria deuseztatzen zuen. Hala ere, “Espainiako nazioaren batasun zatiezina”ren aldarrikapenak EAJren abstentzioa eragin zuen, foruak euskaldunen benetako konstituzioa zela defendatuz eta konstituzio honetan Euskadin foruak ez ziren suntsitu eta mantendu ziren. Espainiak “zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa eratzen du, eta, beraren antolamendu juridikoaren balio nagusi gisa, askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa aldarrikatzen ditu” . Nazioaren subiranotasuna Espainiako herrian datza, eta hortik sortzen dira Estatuaren botereak. Biztanle bakoitzak 18 urtetik gorakoa bere eskudidea du alderdi politiko batera emateko botoa. Espainaiko estatuaren eredu politikoa parlamentu-monarkia da, hau da Erregeak du bere boterea eta parlamentua beste botere batzuk ditu eta bakoitzat bere botereak ditu hauek aldaezinak dira. Estatua ez-konfesionaltzat hartzen zuen, hau da estatu laizista bat izatea onartu zen konstituzioan. Laizismoa esaten du bereziki estatua erlijioarekiko modu independientean jokatu behar duela. Heriotz-zigorra deuseztatzen du eta dibortzioa legeztatzeko aukera ematen zuen konstituzioan.
Joan Karlos I.a  konstituzioa sinatzen.
Nazionalitate eta herrialde ezberdinen autonomia berrezartzen zuen, Euskadin eta Katalunian ez ezik nazionalitate historikoak direlako, hori eskatu nahi zuten eskualde guztietan ere. Hiru botereen bereizketa eta independentzia ere ezartzen du: Legegilea,Betearazlea eta judiziala. Legegilea gorteei dagokie, bi ganberak osatuta, Diputatuen Kongresua eta Senatuak. Sufragio unibertsal zuzen eta sekretuz aukeratu behar dira.
Betearazlea, Espainiako barne eta kanpo politika zuzentzen du, gorteek kontrolatuta, inbestiduraren eta zentsura-mozioen bidez egiten dute. Judiziala: epaile independentez osatuta dago eta justizia administratzen du.

3. URTE GARRANTZITSU BAT: 1977

3. URTE GARRANTZITSU BAT: 1977

Santiago Carrillo PCE alderdiaren legalizazioari buruzko hitzaldia ematen.
"Aquí al lado de nuestra bandera. Que es roja, y seguirá siendo roja."
Urte garrantzitsu bat bezala ezagutzen da aurrerapauso asko eman zirelako demokratikoen aurkako oposizioa eta demokrazia bidean. Eskuin muturreko terrorismoa PCEko eta CCOOko 5 abokatu hil zituzten haien Atocha kaleko bulegoan, Madrilen. Ere, Ezker muturreko terrorismoa GRAPOren bahiketak eta hilketa batzuk gertatu ziren. ETAren terrorismoa aurrera joaten zen nahiz eta demokrazia aurre pausu asko eman eta Euskadiri autonomia bueltatu gero eta pertsona gehiago hiltzen zituzten ETAko kideak. Alderdi Komunista (PCE) ere, 1977ko urtean Adolfo Suaréz legalizatu zuen.Frankismoaren kontrako alderdirik aktiboena izan zen eta Espainiako sistema politikoa guztiz demokratikoa izateko legala izan behar zen.
1977ko ekainaren haskunde demokratikoak.
Alderdiak monarkia eta bandera onartu behar izan zituen. Erregearen eta Suárezen abiltasunak saihestu zuen militarren ezinegona areagotzea. Militarrak Gobernuko presidentearen kontra jarriko dira eta tentsio giro handia biziko dute urte honetan, Militarrak gorriak zirelako, hau da, beraien gerra zibilaren etsaiak. 1977ko ekainaren hauteskunde demokratikoak izan ziren 1936an izan ziren azkenak eta berriz hauteskundeak Espainara aiegatuko ziren, Bigarren Errepublikatik.% 79k bozkatu zuen eta Suárezen alderdiak (UCD) irabazi zuen. PSOE bigarren indar politikoa izan zen eta emaitza horiek gizartearen babesa eman zioten Suárezi erreformak aurrera eramateko. PCEk uste baino emaitza okerragoak lortu zituen eta ultraeskuinaren emaitzak penagarriak izan ziren.
Euskadin eta Katalunian Arzalluzek (EAJ) eta Pujolek (gaurko CiU) oso emaitza onak lortu zituzten