jueves, 16 de abril de 2015

2. Indar politikoak Francoren heriotzaren ostean

2. Indar politikoak Francoren heriotzaren ostean

PCEren Alderdia bakearen bitartez lortu zuenean bere partidua legala izatea.
Horrela, Espainia demokraziatik gero eta gertuago zegoela bermatzen zuen
Adolfo Suaréz Gobernuko presidentea hitz egiten Erregearekin.
Martxoak 3, Vitoria-Gasteizeko manifestaldia
Arias Navarroren gobernua, Franco hiltzean jarraitu zuen. Ministroko-Kontseiluko presidentea gobernura igo zen Carrero Blanco atentatu batean hil zutenean ETAko kide batzuk eta Arias Navarro hartu zuen gobernuaren botore gorena. Gobernu aldi hau ematen zuen Francoren azken garaiko gobernu bat, nahiz eta ministro batzuk erreformistak izan. Gobernuko presidentea ez zen bat ere erreformista, izan ere aldaketa txiki batzuk egin zituen, hauek eragin gutxikoak izanik (prentsa askatasuna, biltze eta elkartze eskubidea...), baina erregea ardura hartzen hasi zen gobernuburuak oso gaizki egin zituelako gauzak. Joan Karlos I.a hasi zen Arias Navarro ikusten oztopo bat bezala Espainian aurrerakuntza demokratikoak egiteko, eta, azkenean, 1976ko uztailan, presidentearen dimisioa lortu zuen Joan Karlos I.ak. Erregeak Adolfo Suaréz aukeratu zuen ordezkoa izateko eta berak izateko gobernuko presidentzia. Erregeak arrisku asko hartu zituen bera aukeratzean, bere izendapena sorpresa izugarria izan zen Espainia guztiarentzat, baina azkenean denborak demostratu zuen erregeak asmatu egin zuela aldaketa honekin. Adolfo Suaréz aldaketak bizkortu zituen eta demokratizazio prozesuan aurrerapauso handiak eman zituen, neurri garrantzitsu batzuk hartuz: Amnistia preso politikoentzako, errepresio legeen liberalizazioa, konstituzio erreforma, hauteskunde orokor eta askeentzako deialdia urtebeteko epe batean, Felipe Gonzálezekin (PSOE) eta Santiago Carrillorekin (PCE ) hasi zen kontaktatzen, nahiz eta bi alderdiak ilegalak izan momentu hartan, Erreforma Politikarako Legea: “egoera batetik beste batera legea betez igarotzea”. Erregimenaren legeak erabiliz deuseztatu zen erregimena, eta haiek erabiliz sortu, halaber egitura politiko berria. Proiektua erreferendumean onartu zen, % 94k baietz esan eta gero 1976ko abenduan

No hay comentarios:

Publicar un comentario