6. TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN
Gizarte asaldura handia 1976an izan zen grebak, autonomia eta askatasunaren aldeko manifelstaldi jendetsuak egon ziren eta gazteizko martxoak 3an gertatu zena talka asko egin zuen mundu osoan baina batez ere, Euskal Herrian, Gasteizen gertatu zelako eta gertaera hauek izan ziren historian gogorrenak eta gehien zapaldu zituztenak langileei eta beraien eskubideei. Karlisten arteko istilu asko gertatu ziren, istuluak Montejurran nafarroan gertatu ziren karlisten arteko istilu hauek.Oposizioak sindikatu eta alderdien legeztatzea, hauteskunde askeak eta amnistia orokor bat eskatzen zituzten.Aldi berean ETAk gero eta ekintza gehiago egiten zituen militarren eta guardia zibilen kontra, errepresio bortitz bat eragiteko eta, horrela, gizartearen babesa lortzeko. 1977ko hauteskundeetan irabazi eta gero, Suárezen helburua Katalunia eta Euskadiren eskariei erantzutea zen. Euskadirekiko arazoa handiagoa zen, hainbat faktoreengatik:![]() |
Gasteizeko errepresioa Franco hil zenetik bost hilabete geroago |
Eusko Kontseilu Nagusia eta Estatutu proiektua 1978ko urtarrilan sortu zen, Euskadiko Estatutua izango zena eta eskumen nahiz transferentzia autonomikoak prestatzeko.Alderdien ordezkariek osatzen zutenn EAJkoak eta PSOEkoak, alderdi huek gehienak izan ziren.Urte hartako abenduan Konstituzio berria bozkatu zen erreferendum bidez eta EAJ abstentzioaren alde agertu zen eta beste alderdi batzuk, Konstituzioari “ez” esatearen alde.Abstentzioa nagusi izan zen erreferendumean: Bizkaian %55, Gipuzkoan %56 eta Araban %46. Bozkatu zutenen artean %69k Konstituzioaren alde egin zuten. 1979ko martxoan hauteskunde orokorrak egin ziren, eta hurrengo hilean, udal hauteskundeak. Horietan, boto abertzalea izan
zen nagusi eta horregatik estatutua lortzeko negoziazioak areagotu egin ziren, uztailaz gero batez ere.Hilabete horietan EAJren buru Carlos Garaikoetxea eta Espainiako presidente Adolfo Suárez maiz bildu ziren eta Gernikako Estatutua izan zen elkarrizketa horien emaitza.1979ko urriaren 25ean egin zen hura onartzeko ala baztertzeko erreferenduma.Aliantza Popularra (AP, gaurko PP) eta Herri Batasuna (ezker abertzalea) izan ziren horren Estatutuaren kontra agertu zirenak eta beste alderdi guztiak horren alde.Herritarren % 60k hartu zuen parte erreferendumean, eta Estatutuaren alde egin zuen nabarmen (% 90ek “bai” esan zuen).Handik gutxira, Eusko Jaurlaritzaren erbestealdiaren amaiera gisa, Leizaola lehendakaria Euskadira itzuli zen.

Gernikako Estatutuaren ezaugarriak:Gerra Zibilan zehar izan zenaren antzekoa, Euskal nortasuna nazionalitate bat bezala hartzen da, Estatuaren barneko Autonomia Erkidego bat izanda.Nafarroaren balizko sarrera Euskadin onartzen da, Eskumenak ordena publikoan, hezkuntzan, osasunean eta Ogasunean, kontzertu ekonomikoak berrezarriz, 1980ko martxoan lehen autonomia-hauteskundeak egin ziren eta EAJ izan zen garaile.Hala eratu zen demokraziako lehen Eusko Jaurlaritza.Ordutik, EAJk gobernatu zuen EAEn, 2009. urtera arte, non PSOEk eta PPk gobernua eratu zuten.2012ko hauteskundeetan berriro EAJ agertu zen garaile, lehendakari Iñigo Urkullu bihurtuz, egungoa dena
No hay comentarios:
Publicar un comentario